Londresko autobusak

Autobusen 7. linean erabilitako bi solairuko autobusa.

Londresek autobus-sare zabala dauka London Buses deritzona, gehienetan double-decker edo bi solairuko busez hornituta (1956an hasi ziren zirkulazioan). Linea jakin batzuek, ordea, solairu bakarreko busak eta artikulatuak baliatzen dituzte: 25. linea adibidez. Zenbait lineak Londres Erdialdea (Citya eta West End) eta inguruko udal-barrutiak lotzen dituzte; beste batzuek, berriz, udal-barruti arteko eta barneko komunikazioetan jarduten dute.

Gaur egun 700 linea inguru daude Londres eta inguruko herrietan[1].

  1. http://www.tfl.gov.uk/corporate/modesoftransport/1548.aspx

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne